Katuen zuzentze erreflexu

Ettiene-Jules Mareyk katu baten erortze prozesuari ateratako argazkiak. / Nature aldizkaria, 1894

Katuaren zuzentze erreflexua, katuak beraien bizkarrezurra malgua delako eta lepauztairik ez dutelako, erortzerakoan zutik jauzteko duen gaitasuna da. Horrez gain, ikusmenak katuari zein norabidetan erori behar den erabakitzen laguntzen dio. Katuek gaitasun hau 3-4 asterekin hasten dira garatzen eta 6-7 asterekin teknika hau bere osotasunean barneratuta izaten dute. Gaitasun hau, animali honetan oso bereizgarria da gainontzekoekiko eta hainbat ikerketa egin dira, gaitasun hau arrazoitu ahal izateko. Hala ere, gaitasun honek ez du beti funtzionatzen eta batzuetan katuak lesioak izan ditzake edo hil egin daiteke.[1]

  1. (Ingelesez) Cats. PediaPress (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search